OIHARTE SAGARDOTEGIA

ATARIA

Sagardoa Euskal Herrian oso sustraituta dagoen edaria da. Goierriko baserri askotan bezala, Eguren familian etxeko kontsumorako sagardoa egin dugu belaunaldiz belaunaldi oinordekoek hasitako bideari jarraipena emanez.

2006an, ordea, etxeko sagardoa nekazaletxeko bezeroen sagardo bilakatu genuen, hura dastatzeko aukera emanez. 2011ean, berriz, beste urrats bat eman eta gure sagardo naturala, Oiharte sagardoa, merkaturatzen hasi ginen. Urte berean baita etxeko sagardotegia berritu eta handitu genuen.

 

Oiharte sagardotegian urte guztian kupeletatik sagardoa dastatzeko eta txuleta paregabeak, Idiazabal jatorri izendapeneko gazta eta beste zenbait gutizi dasta daiteke aukera dago. Ezinduentzat egokitua, aparkaleku erosoa, kafetegia, wifi... eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu bezeroa eroso senti dadin.


Irukarate-gain auzoa / 20214 ZERAIN, Gipuzkoa / Tfno.: (+34) 686299158 - 943501013 / Email: sagardotegia@oiharte.com